
Nabigatzailearen segurtasuna
Zenbait zerbitzutarako (esaterako, banka
edo erosketa elektronikoak), baliteke
segurtasun funtzioak behar izatea.
Konexio horietarako, segurtasun
ziurtagiriak behar dituzu eta, seguru asko,
segurtasun modulu bat. Hori zure SIM
txartelan egon daiteke eskuragarri.
Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu
zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Segurtasun moduluaren ezarpenak
ikusteko edo aldatzeko, edo zure
telefonora deskargatutako autoritate
ziurtagirien eta erabiltzaile ziurtagirien
zerrenda ikusteko, hautatu
Menua
>
Ezarpenak
>
Segurtasuna
>
Segurt.-
modul. ezarp.
,
Autorit.-ziurtagiriak
,
edo
Erabiltz.-ziurtagiriak
.
Garrantzitsua: Ziurtagiriak erabiltzeak
urrutiko konexioa eta software
instalazioarekin lotuta egon daitezkeen
arriskuak ia nabarmen gutxitzen dituen
arren, ziurtagiri horiek zuzentasunez
erabili behar dira segurtasun gehigarri
hori benetan aprobetxatu ahal izateko.
Ziurtagiri bat izateak soilik, berez, ez du
eskaintzen inolako babes motarik.
Ziurtagirien administratzaileak ziurtagiri
zuzenak, egiazkoak edo fidagarriak eduki
behar ditu ziurtasun gehigarria
erabilgarria izan dadin. Ziurtagiriek bizi
iraupen mugatua izaten dute. "Ziurtagiri
iraungia" edo "Ziurtagiri onartezina"
oharrak agertzen badira, ziurtagiriak
onargarria izan behar lukeen arren,
egiazta ezazu telefonoko data eta ordua
zuzenak direla.
32 Aisialdia