
Arreta eta mantenimendua
Zure telefonoa diseinu eta fabrikazio bikaineko produktu bat
da, eta kontuz erabili behar da. Hurrengo proposamen hauek
garantiaren estaldura babesten lagunduko dizute.
•
Telefonoa lehor manten ezazu. Euriak, hezetasunak eta
mota guztietako likidoek edo egoera bustiek, zirkuitu
elektronikoak erdoil ditzaketen mineralak izan
ditzakete. Zure gailua bustiz gero, atera bateria, eta utz
iezaiozu guztiz lehortzen berriz jarri baino lehen.
•
Ez erabili edo gorde telefonoa toki zikin edo hautsez
betetako tokietan. Atal higikorrak eta osagarri
elektronikoak honda daitezke.
•
Ez ezazu telefonoa toki beroetan gorde. Tenperatura
altuek gailu elektronikoen iraupena laburtu, bateriak
hondatu eta plastiko batzuk deformatu edo urtu
ditzakete.
•
Ez ezazu gorde gailua toki hotzetan. Gailua bere
tenperatura normalera bueltatzen denean, barruan
hezetasuna sor dakioke, eta horrek, zirkuitu
elektronikoen plakak honda ditzake.
•
Ez zaitez telefonoa gida honetan azaltzen ez den modu
batean zabaltzen saiatu.
•
Ez ezazu utzi telefonoa lurrera erortzen; ez kolpatu edo
astindu telefonoa. Modu zakarrean erabiliz gero,
barruko zirkuituen plakak eta atal hauskorrenak apur
daitezke.
•
Ez ezazu erabili produktu kimiko kaltegarririk,
disolbatzailerik edo garbigarri gogorrik telefonoa
garbitzeko.
•
Ez ezazu telefonoa margotu. Margoak atal mugikorrak
buxatu eta funtzionamendu egokia galarazi dezake.
•
Erabili ezazu zapi leun, garbi eta lehor bat lenteak
garbitzeko; kamera, hurbiltasun sentsore edo argi
sentsore lenteak esaterako.
•
Telefonoarekin batera hornitu edo homologatutako
ordezko antena soilik erabili. Baimenik gabeko antena,
aldaketa edo atxikitako elementuek, gailua hondatu
eta irrati tresnen araudien urratze bat suposa
ditzakete.
•
Kargagailua beti toki baten barruan erabili, ez aire
librean.
•
Sor ezazu beti gorde nahi duzun datuen segurtasun
kopia bat, kontaktu eta agendako oharrak, esaterako.
•
Noizean behin telefonoa berrezarri eta honen etekinik
onena ateratzeko, itzal ezazu telefonoa eta ken
iezaiozu bateria.
Gomendio hauek berdin balio dute telefono, bateria,
kargatzaile edo beste edozein ekipamendurentzat.
Telefonoren bat ongi ez badabil, eraman ezazu zure inguruan
dagoen baimendutako zerbitzu gunera.
Nokia bateria egiaztatze arautegia 43