
Bateria eta kargagailuaren informazioa
Telefonoa bateria kargagarri batekin elikatzen da. Telefono
honekin erabili beharreko bateria honakoa da: BL-4U.
Telefono hau ondorengo bateriek emandako energiarekin
erabili behar da: AC-8. Bateria behin eta berriro kargatu edo
deskargatu daiteke, baina azkenerako agortu egiten da. Hitz
egiteko eta egoneko tarteak ohi baino nabarmen
laburragoak badira, bateria aldatu egin beharra dago. Nokiak
homologatutako bateriak eta bateria kargatzeko Nokiak zure
telefonorako diseinaturiko kargatzaile homologatuak soilik
erabili. Onartu gabeko kargagailu edo bateria bat erabiltzeak
sute, leherketa, edo bestelako arriskuren bat suposa lezake.
Kargatzailearen modelo zenbakia ezberdina izan daiteke
entxufe motaren arabera. Entxufe ezberdinak ondorengoen
bidez identifikatzen dira: E, EB, X, AR, U, A, C edo UB.
Bateria lehenengo aldiz erabiltzeko, edo bateria luzaroan
erabili ez baldin bada, beharbada kargatzailea konektatu,
deskonektatu eta berriz ere konektatu egin beharko da
bateria kargatzen has dadin. Bateria guztiz deskargatuta
baldin badago, kargatzailearen ikurra pantailan agertu arte
edo deirik egin ahal izan arte minutu batzuk igaro litezke.
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargatzailea
deskonektatu.
Kargagailua erabiltzen ari ez bazara, desentxufatu eta
telefonotik deskonektatu. Ez utzi guztiz kargatutako
bateriarik kargatzaileari konektatuta, gehiegi kargatzeak
bateriaren iraupena labur bait dezake. Guztiz kargatutako
bateria erabili gabe utziz gero, pixkanaka deskargatu egingo
da.
Bateria 15º eta 25º artean gordetzen saiatu. Tenperatura oso
altu edo baxuek bateriaren bizitza eta gaitasuna murrizten
dituzte. Baliteke bateria beroa edo hotza duen telefonoak
denboraldi batean ez funtzionatzea. Bateriaren
errendimendua asko gutxitzen da zero azpiko
tenperaturetan.
Ez zirkuitu-laburrik eragin bateriari. Nahi gabe zirkuitu-
laburra sor daiteke, metalezko objekturen batek (txanpon
bat, klip bat edo axota bat, adibidez) bateriaren terminal
positibo (+) eta negatiboak (-) zuzenean konektatzen baditu.
(horiek banda metalikoen antza dute baterian). Sakelean edo
poltsan ordezko bateria bat eramanez gero hori gerta liteke.
Terminaletan zirkuitu-laburrik gertatuz gero, bateria edo
konektatutako objektua hondatu egin litezke.
Bateriak ez sutara bota, lehertu egin daitezke eta. Hondatuta
egon arren, lehertu egin daitezke. Bateriak botatzeko
garaian, tokian tokiko arauak bete behar dira. Ahal dela,
birziklatu. Ez bota etxeko gainerako hondakinekin batera.
Telefono edo bateriak ez desmuntatu, moztu, ireki, bihurritu,
deformatu, zulatu edo txikitu. Bateriak isuririk izanez gero,
likidoa begietatik eta azaletik urrun mantendu. Likidoa
begietan sartu edo azalera eroriz gero, berehala urarekin
garbitu edo medikuarengana joan.
Ez ezazu bateria itxuraldatu eta ez iezaiozu objektu arrotzik
sartu. Era berean, ez ezazu bateria ur edo beste likidoren
batean murgildu edo busti.
42 Eskubide digitalen kudeaketa

Bateriaren erabilera okerrak sute, leherketa edo bestelako
arriskuren bat eragin lezake. Telefonoa edo bateria eroriz
gero, gainazal gogor batera bereziki, eta kaltetu egin dela
irudituko balitzaizu, eraman ezazu zerbitzu zentroren batera
erabiltzen jarraitu aurretik.
Bateria dagokion helbururako bakarrik erabili. Ez erabili
hondatuta dagoen kargatzaile edo bateriarik. Zure bateria
umeen eskuetatik urrun gorde.