Eskubide digitalen kudeaketa
Edukien jabe batzuek DRM edo eskubide digitalen kudeaketa
(Digital Rights Management) teknologia ezberdinak erabil
ditzakete, copyrightak barne, beraien jabetza intelektuala
babesteko. Gailu honek DRM software desberdinak erabiltzen
ditu DRM-arekin babestutako edukiak atzitzeko. Gailu
honekin, honako kudeatzaileekin babestutako edukiak atzitu
ditzakezu: WMDRM 10, OMA DRM 1.0, OMA DRM 1.0 blokeoa,
eta OMA DRM 2.0. DRM softwareren batek edukirik babesten
ez badu, eduki honen jabeek DRM-en aurka babestutako
edukira sartzeko DRM software honek duen gaitasuna
baliogabetzeko eskatzeko eskubidea dute. Honek DRM-
arekin babestutako eduki hori berriz zure telefonoan
berriztea saihes dezake. DRM software hori baliogabetzeak
ez du eraginik beste mota batzuetako DRM-arekin
babesturiko edo babestu gabeko edukiak erabiltzerakoan.
Eskubide digitalen kudeaketak (DRM) babestutako edukiak,
berari dagokion aktibazio kode bat dauka edukia erabiltzeko
zure eskubideak azalduz.
Telefonoak OMA DRM bidez babestutako edukia badu,
aktibazio gakoen eta edukiaren babeskopiak egiteko erabili
Nokia PC Suiteko funtzioa.Beste transmisio metodo batzuk ez
dute aktibazio koderik helarazten, baina hauek edukiarekin
batera berrezarri behar dira telefonoaren memoria
formateatu ondoren, OMA DRM bidez babestutako edukia
erabiltzen jarraitu ahal izateko. Aktibazio kodea berrezartzea
beharrezkoa izan daiteke zure gailuko fitxategiak hondatuz
gero.
Zure gailuak WMDRM bidez babestutako edukia baldin
badauka, aktibazio kodeak zein edukia galduko dira
gailuaren memoria formateatuz gero. Aktibazio kodeak zein
edukia gal ditzakezu zure gailuko fitxategiak hondatuz gero.
Aktibazio kodeak edo edukia galtzeak, zure gailuan berriz
eduki bera erabiltzeko aukera muga dezake. Informazio
gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-
hornitzailearengana.