
Galeria
Irudiak, bideo klipak, musika artxiboak,
gaiak, grafikoak, tonuak, grabaketak eta
jasotako artxiboak. Artxibo hauek zure
telefonoaren memorian edo sartutako
memoria txartel batean gordetzen dira,
eta karpetetan antolatu daitezke.
Zure telefonoan, kodeak aktibatzeko
sistema bat erabil daiteke, eskuratutako
edukia babesteko. Eskuratu aurretik,
egiaztatu beti edozein edukiren
hornidura baldintzak eta aktibatzeko
kodea, baliteke-eta horien truke zerbait
ordaindu behar izatea.