
Mapak eta GPS
Kokapen sistema globala (GPS) erabili
dezakezu Mapak aplikazioarekin. Zure
kokapena bilatu, edo distantziak eta
koordenadak gorde.
GPS funtzioa zure telefonoarekin erabili
baino lehen, telefonoa haririk gabeko
teknologia erabiltzen duen kanpoko GPS
hartzaile bateragarri batekin parekatu
behar duzu. Informazio gehiago
eskuratzeko, erabiltzailearen gidan zure
GPS gailua bilatu.
Bluetoth GPS gailua eta telefonoa
parekatu ondoren, baliteke telefonoak
hainbat minutu behar izatea uneko
kokapena agertzeko. Hurrengo konexioak
azkarragoak izango dira, baina GPSa
hainbat egunetan ez erabiliz gero, edo
azkenengo aldian erabili zenuen
kokapenetik oso urrun bazaude, baliteke
hainbat minutu behar izatea zure
kokapena agertzeko.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS)
Amerikako Estatu Batuetako gobernuak
zuzendutakoa da, hau izanik sistema
honen zehaztasunaren eta mantentze
lanen arduradun bakarra. Estatu
Batuetako gobernuak GPS sateliteetan
egiten dituen doikuntzek eragina izan
dezakete kokapenari buruzko datuen
zehaztasunean, eta hau Irrati-Nabigazio
Plan Federalaren eta Estatu Batuetako
Defentsa Zibilaren Sailean GPS politikari
buruz sortu daitezkeen aldaketen menpe
dago. Sateliteen geometria eskasak ere
zehaztasunari eragin diezaioke. Zure
kokapenak, eraikinek, oztopo naturalek
eta eguraldiaren baldintzek, GPS
seinaleen erabilgarritasun eta kalitatean
eragina izan dezakete. GPS seinaleak jaso
ahal izateko, GPS hargailua kanpoan soilik
erabili behar da.
Ez da gomendagarria edozein GPS
erabiltzea neurketa zehatz bat egiteko, ez
34 Mapak

eta GPS hargailuak eta irrati zelularren
sareek adierazten dituzten datuetan
soilik oinarritzea kokatu edo nabigatzeko.