Nokia bateria egiaztatze arautegia
Erabil ezazu beti Nokia bateria originalak zure
segurtasunerako. Nokiaren jatorrizko bateri bat erabiltzen
ari zarela egiaztatzeko baimendutako denda batean erosi eta
ondorengo pausoak jarraituz hologramaren jatorria
egiaztatu:
Hurrengo urratsak zuzentasunez bete arren, ez dago
erabateko ziurtasunik bateria egiazkoa dela ziurtatzeko.
Edozein arrazoirengatik bateria autentikoa ez dela
susmatzen baduzu, hau da, Nokia bateria original bat, ez
ezazu erabili eta eraman ezazu Nokia zerbitzu zentro
hurbilenera edo hornitzailearengana laguntza eskatzeko.
Egiazkotasuna aztertu ezingo balitz, bueltatu ezazu bateria
erosi zenuen tokira.