
Ibilgailuak
RF seinaleek gaizki instalatutako edo babestutako motordun
ibilgailuen sistema elektronikoei eragin diezaiekete,
adibidez, injekzio sistema elektronikoei, balazten blokeo-
kontrako sistema elektronikei, abiadura kontrolatzeko
sistema elektronikoei eta airbag sistemei. Informazio
gehiago jasotzeko, jo ezazu zure ibilgailuaren edo gehitu
zaion beste edozein ekipamenduren fabrikatzailea edo bere
ordezkoarengana.
Bakarrik langile gaituek saldu edo instalatu beharko lukete
gailua ibilgailuan. Instalazio edo zerbitzu eskasa arriskutsua
izan daiteke eta gailuari aplikatzen zaion bermea
baliogabetu dezake. Egiaztatu ezazu aldiro zure ibilgailuan
jarritako haririk gabeko gailuen ekipamendua ongi
muntatuta dagoela eta zuzen dabilela. Ez gorde edo eraman
substantzia sukoirik, adibidez, likidoak, gasak edo material
leherkariak gailua, bere atalak edo ekipamendua dagoen
konpartimentu berdinean. Airbaga duten ibilgailuentzako:
gogoratu airbaga indar handiarekin puztutzen dela.
Airbagaren gainean edo hau zabaltzen den tokian, ez ezazu
jarri objekturik, instalatutako ekipamendua eta
mugikorraren atal eramangarriak barne. Mugikorraren
ekipamendua ibilgailuaren barnean gaizki instalatuta
badago, eta airbaga puztutzen bada, zauri larriak sortu
daitezke.
44 Segurtasunari buruzko informazio gehigarria

Hegazkinean hegan zoazenean gailua erabiltzea galarazita
dago. Itzali ezazu gailua hegazkinera igo baino lehen.
Mugikorren erabilpena hegazkin batean arriskutsua izan
daiteke honen funtzionamendurako, mugikorraren sare
konexioa moztu dezake eta legez kontrakoa izan daiteke.