Nokia 6600 slide - ZIURTAGIRI INFORMAZIOA (SAR)

background image

ZIURTAGIRI INFORMAZIOA (SAR)
Telefono honek irrati uhinekiko arriskuari buruzko

arauak betetzen ditu.

Zure telefono mugikorra irrati-igorlea eta irrati-hargailua da.

Araudi internazionalek gomendatzen duten irrati uhinekiko

arrisku egoerara ez heltzeko diseinatua dago. Araudi hauek

ICNIRP elkarte zientifiko independenteak garatuak izan ziren;

pertsona guztiak babesteko marjina daukate, adina edo

osasuna kontutan izan gabe.

Telefono mugikorren arriskuen kontrako araudiak

Berariazko Absortzio Tasa (Specific Absorption Rate) edo SAR

moduan ezagutzen den neurri unitate bat erabiltzen du.

ICNIRP araudian ezartzen den SAR limitea 2.0 watt/kilogramo

(W/kg)-koa da, 10 gramoko ehunean erabilita batezbeste.

SAR probak funtzionamendu posizio estandarretan egiten

dira, telefonoak potentzia mailarik altuenean transmititzen

duen bitartean probatutako frekuentzia banda guztietan.

Funtzionatzen ari den telefono baten egungo SAR maila,

gehiengo balioaren azpitik egon daiteke, zeren telefonoa

sarea atzitzeko behar duen indarra erabiltzeko bakarrik

diseinatuta baitago. Kantitatea faktore batzuen arabera alda

daiteke, adibidez, sare estazio gune batekiko zein hurbil

zauden. SAR balio altuena ICNIRP araudien azpitik gailua

belarrian erabiltzeko honakoa da: 0,44 W/kg.

Gailuak izan ditzaken osagarri eta ekipamenduak erabiltzeak

SAR balio ezberdinak eman ditzake. SAR balioak proba eta

informazio nazionalen eskakizunen eta sareko bandaren

araberakoak izan daitezke. SAR-i buruzko informazio

gehiago jasotzeko kontsultatu ezazu produktuari buruzko

informazioa helbide honetan: www.nokia.com.

Segurtasunari buruzko informazio gehigarria 45