Sareko zerbitzuak
Telefonoa erabiltzeko haririk gabeko
zerbitzu-hornitzaile bateko harpideduna
izan behar duzu. Telefonoko aukera
askotan sareko aukera bereziak behar
dira. Aukera horiek ez daude erabilgarri
sare guztietan, beste sare batzuek zuk
zerbitzu-hornitzaileekin akordio bereziak
izatea eska dezakete sareko zerbitzuak
erabili baino lehen. Zure zerbitzu-
hornitzaileak azaldu ahal dizu zerbitzua
nola dabilen eta zenbat kobratzen duten.
Sare batzuek muga batzuk jartzen dituzte,
sareko zerbitzuak erabiltzeko garaian.
Adibidez, sare batzuek ez dituzte
hizkuntzei lotutako karaktere eta zerbitzu
guztiak onartzen.
Zure zerbitzu-hornitzaileak telefonoko
zenbait aukera ezgaitzeko edo ez
aktibatzeko eska liezazuke. Kasu
horretan, aukera horiek ez dira
telefonoko menuan agertuko. Era berean,
telefonoak konfigurazio berezia izan
lezake, menuen izen, hurrenkera edo
ikono desberdinak izanik, adibidez.
Informazio gehiago jasotzeko jo ezazu
zure zerbitzu-hornitzailearengana.