
Zure telefonoari buruz
Gida honetan deskribatzen den haririk
gabeko telefonoa WCDMA 850 eta 2100
eta GSM 850, 900, 1800, eta 1900 sareetan
erabiltzeko homologatuta dago. Sareei
buruzko informazio gehiago jasotzeko jo
ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoko aukerak erabiltzeko garaian,
lege guztiak bete eta tokian tokiko
ohiturak eta besteen pribatutasun eta
legezko eskubideak errespetatu behar
dira, copyright eskubideak barne.
Copyright babesa dela eta, argazkiak,
musika eta bestelako edukiak kopiatu,
aldatu, igorri edo bidali edo birbidaltzea
galarazita egon liteke.
Zure telefonoak bitartekarien
webguneetarako lotura eta laster-markak
izan ditzake instalatuta. Zure
telefonoaren bitartez beste bitartekarien
webguneetara sartzeko aukera izan
dezakezu. Bitartekarien webguneak ez
daude Nokiarekin afiliatuta eta Nokiak ez
du hauen inolako ardurarik bere gain
hartzen. Webgune hauetara sartzea
erabakiz gero, eduki edo segurtasun
neurriak hartzea gomendatzen da.
8
Zure telefonoa egin

Abisua:
Iratzargailua ez beste aukerarik
erabiltzeko, telefonoak piztuta egon
behar du. Ez piztu telefonoa, haririk
gabeko gailuen erabilerak
interferentziarik edo arriskurik sor
badezake.
Telefonoan gordetako informazio
garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egin
edo informazio hori idatziz gordetzea
gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu
aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida
irakurri, segurtasunari buruzko
xehetasunen berri jasotzeko. Ez
konektatu produktu bateraezinik.
Garrantzitsua: Fidagarriak diren eta
segurtasun eta babes egokia ematen
duten zerbitzuak bakarrik erabili software
kaltegarrien aurka.